Kirola eta politika. Catalunyako PSCko Montillak bota du iritzitzat estakurua Nou Campen jokatutako Catalunya-Euskadi partidaren ondoren. Ez du maite Euskadiko jokalariek «ofizialtasuna» galdetzen zuen pankarta erakutsi izana. Catalunyako selekzioak ez omen luke hobekiago ordezkatuko bertakoa munduan, Barçak baino. Girona, Tarragona, eta gainerako katalanak -oraingo selekziotik ere alboratuak daudenak- ez dut uste ados egongo direnik Montillaren adierazpenarekin, nazioa hiri bateko talde bakar batekin ordezkatu nahi izate horrekin. Alta, Espanyolekoen inguruetan boza gutxi duela badaki Generalitateko president izateko hautagaiak. Ez du politika eta kirola nahasi nahi, argi da. Honetan ere ez gara bat, Ibarretxek bai baitaki guztion beharra duela fundamentuzko zerbait egin nahi baldin badu, eta baketik harago Espainia adina Italia duela gogoko bere ahotik entzuteak, ni behintzat poztu egin nau. Nik, hala ere Frantziarekin alderatuko nuke Espainiarekikoa, azken mundialean Allez les bleus bezain bat A por ellos ohe entzun behar izan baitut auzoetan. Jakina, Euskal Herriko selekzioa behar dugun denok ez dugu Espainia lehen auzo, eta Letizia printzesa arazo.