«Osabak anarkismoa zer zen esplikatu zidanean, lehen gauza, hiztegian definizioa bilatzera joan nintzen, eta hor gauza beldurgarri batzuk esaten zituzten. Anarkismoa, zerbait desordenarekin lotua, desordena txarren batekin… Oraindik ere hala jartzen duela uste dut, itxaron pixka bat. (Begiratzera joan da, eta hiztegi batekin itzuli da...)
Hemen, anarkia, entzun. 'Anarkia: botererik eza, nahasmena, inkoherentzia, zalaparta'. Oraindik ere berdin segitzen dugu».