Prozesua Europara


2006ko urriaren 08an
Europarako bidea hartu du prozesuak. Gauzak asko okertzen ez badira behintzat, urri honetako azken astean Estrasburgoko osoko bilkuran aztertuko du europar parlamentuak Euskal Herriko prozesu demokratikoa. Horretarako proposamena uda hasieran plazaratu zen, legebiltzarreko talde sozialista europarraren buru den Martin Sultz alemanaren eskutik. Pentsatzekoa da, hala ere, sozialista espainiarrak eta Rodriguez Zapatero bera egongo direla proposamen horren iturburuan. Izan ere, «Bake prozesua Espainian» izena eman baitzioten eztabaidagaiari, eta izen horrek berak nahikotxo adierazten baitu eman nahi dioten edukiaz. Kontua da, nolanahi ere, proposamen hura onartu egin zela parlamentuko presidenteen mahaian, eta udako oporrak hartu aurretik finkatu zutela egutegia: irailaren azken astean Estrasburgoko osoko bilkuran sartzeko asmoa agertu zuten. Asmo hau bat zetorren, bidenabar, Zapaterok Kongresu espainiarrerako egina zuen plangintzarekin, alegia, iraila amaitu aurretik emango zuela kontu bertan elkarrizketa eta negoziazio guztien bilakaeraz.

Badirudi kronoak aldatu direla orain, eta presidente espainiarrak zuzendu nahi bide zituen tempus guztiak okertu egin zaizkiola. Madrilekoa baita Estrasburgokoa ere atzeratu beharrean, bere diseinua ez doalako berak nahi duen bidetik. Zer aldatu da, bada? Egia da eztabaida Europara eramateko proposamena egin zutenean, agudo atera zitzaiela PP espainiarra eta hauen bozeramale Mayor Oreja aurka, hori eginez gero «euskal gatazkaren nazioarteratzea» zekarrela eta agenda politiko europarrean prozesua kokatzea zela, «Espainiaren zatiketarako urrats garrantzitsua» emango zela eta antzekoak argudiatuz.

Hala ere, ez dirudi horrek, besterik gabe, atzera botako zituenik sozialista espainiarrak, jakin badakitelako Mayor Oreja eta PP espainiarra ez direla begi onez ikusiak ez eta PP europarrean bertan; duela gutxi, Francoren diktaduraren gaitzespena plazaratu zen europar legebiltzarrean, eta eztabaida hartan Mayor Orejak agerturiko jarrerak lotsa piztu zion PP europarreko bozeramale Has-Gert Poetering alemanari, taldekide espainiarrak esandakoak zuzentzera behartuz.

Rodriguez Zapaterok berak erabili izan du, lehenago ere, foro europarra PP espainiarraren jarrera itxi irmoa neutralizatu ahal izateko. Hala egin zuen duela sei hilabete, ETA erakundeak su-eten iraunkorra eman eta bi egunetara Bruselan europar kontseilua bildu zenean. Orduan, bertan bildutako gobernuburu guztiak txaloka jarri zituen «bake prozesu espainiarra» agurtuz. Balio izan zion, bai, ordukoak PP espainiarren kontraerasoari aurre egiteko, baina horren truke gaia Europaratu ere egin zuen, eta orain, nahi ala ez, han aztertu beharko da. Hala ere, PPren jarrera ez da oraingoan beraien kezka nagusia. Kontua beste hau da: ea nola aurkeztu «bake prozesua», honen sakonean dagoen Euskal Herriaren gai nagusia plazaratu gabe. Horixe baita, hemen berton nahiz Europan, Rodriguez Zapateroren eta bere alderdiaren buru-hauste nagusia une honetan.

Estrasburgon osoko bilkuran «Bake prozesua Espainian» gaia eztabaidara badaramate, ezingo dute isilarazi bertan Euskal Herria. Jakin badakite hori, besteak beste Europako herri desberdinetako parlamentario ugarik, «Friendship» taldean elkartzen direnak, prozesuaren karakterizazio zuzen eta osoa azaldu eta Euskal Herriaren eta euskaldun guztion erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dutelako, prozesu honen muina zein den hemiziklo europarrean adieraziz. Horrez gain, prozesu irlandarraren aurrekaria ere badugulako, eta kasu hartan instituzio europar guzti horiek irlandarren autodeterminazioa finkatu zuen prozesuari babes osoa eskaini ziotelako, PACE 1 eta 2 programa komunitarioak onartuz eta garatuz, besteak beste.

Laster ikusiko dugu, beraz, Estrasburgo euskaldunokin nola portatzen den.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude