argia.eus
INPRIMATU
Lan karga
2006ko urriaren 08a
«Jakinen promozio kanpaina dela eta ez dela, lan txiki asko dago egin beharra. Gure azpiegitura, berriz, oso txikia da. Aldizkaria ateratzen segitu behar dugu eta, bestetik, kanpora begirako lan gehientxoena nire eskuetatik pasatzen da, lan guztia nik egiten ez badut ere. Hori nahiko karga da hogeita bost urteko pertsonarentzat eta zer esanik ez nire adineko batentzako. Gu ekonomikoki ondo bageunde, pertsona batek zuzenduko luke kanpaina hau, oso-osorik, erabat liberatuta. Bateko omenaldia, besteko harpidetza kanpaina, promozioa, Euskadi Irratiko saioak, ekitaldiak, entrebistak… Lanaren handiak ez nau nekatzen, arnasaldi luzekoa naiz. Besterik da batetik bestera saltaka ibili behar denean, bileratik telefonora eta telefonotik auskalo nora. Horren ondorioz, neure lan propioak, Martin Ugalderen azterketa dela, edo liburugintza dela, utzi gabe ere, bigarren mailan geratu dira. Bestalde, hor dago egokitu zaigun zama hori, Damoklesen ezpata gisa. Egunkaria auzia dela eta, esku bete lan dugu udazken honetan».