argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak Berrian esanak: «Sektorea une honetan ez dago krisian. Azken hiru urteotako matrikulazio datuek erakusten dute ez gaudela krisian. (...) Osasuntsu gaudela esango nuke».

Lan munduan euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzak patronalekin sinatutako akordioari buruz Berrian: Leire Txakartegi (ELA): «Enpresen borondatezkotasun eta parte hartze askea hartzen du abiapuntutzat. Printzipio horrekin ados egonik, ekimen hau haratago doazen beste neurri batzuekin osatu behar delakoan gaude».

Miguel Lazpiur (Confebaskeko presidentea): «Enpresek eurek hartu behar dute erabakia beren borondatez, eta enpresetako jendearen artean ere, horrela nahi izanda hartu behar du parte, norberaren borondatez; inor baztertu gabe, pixkanaka eta laguntza oinarri nagusi bezala hartuz».