argia.eus
INPRIMATU
Bero-beroan: ETA eta Gobernuaren konpromisoei buruzko tesi bat
2006ko irailaren 10
Uztailetik hona politikaren lehen lerroetan dabil ETA eta Gobernuaren arteko balizko konpromisoena eta prozesuaren krisiarena. Espainiako Gobernuak biak ukatu ditu, bai konpromisoak eta baita krisia ere. El Pais-eko ideologotzat jo izan den Javier Praderaren ustez, Gobernuak ez du inongo konpromezurik erakunde armatuarekin, hori pentsaezina da, baina aditzera ematen du, su-etenaren aurretik ETArekin berbetan egon direnen -»erabakitzeko ahalmenik gabeko pertsonak»- hitzetatik etakideek horrelakorik ulertu izana posible dela, halakoetan oso zabal eta era abstraktuan hitz egiten delako, baita Euskal Herriaren etorkizunaz ere. Praderaren artikulua hilaren 3an agertu zen aipatu egunkarian.