I
Ixtimatua zuen
konde bat bezala,
telebistan exeri
ta afal zezala.
Bi begiak pantailan
ta jan eman ahala.
Deskantsuan aldatu
baitzion kanala,
berari sartu zion
petxutik puñala.
II
Sukalde itxi bat den
babes baketsutik
hurbiltzen somatu zun
horma-kontran zutik.
Gauero jaten zela
kaka beretsutik!
Potrotaino zegola
tomate-letxutik!
esanda sartu zion
puñala petxutik.
III
Bera harrikoaz, ta
"Biok-Bat Bar"etik
likatsu iritsi zen,
ase patarretik.
Musu, titiak heldu,
tira iztarretik...
Ezetz -palangana hustuz-,
ez hitz ez arretik...
Puñala sartu zion
hari bizkarretik.
IV
Begia jarri zion
amantalpekoan...
Norena zen ile hura
bere soinekoan?!
NORENA?!! Hain itxura
sexualeko han...?!!
EGITEN AL ZIOTEN
PUTA-ZALEEK DOHAN?!!
esanda sartu zion
puñala lepoan.
V
Mototsatik tiraka
zeraman parketik,
Zer zebilen eskolan
bere apartetik
maisuari ubelena
kontatzen ahapetik!!?
Ba esan ziezaiola
hau bere partetik:...
Puñala sartu zion
saihetsen artetik.
VI
Biko mahaia estalia
arrosadun ulez,
mesanotxea bete
zurrunga-pilulez,
lentilen bi pottoak
bi malko mardulez...
zuretzat, ta dabiltzan
ororentzat zu lez
kantu bat: ya no existen
príncipes azules.