Sabin Alonso, Gernikako ipuin-sariketako irabazleari elkarrizketa
Erlojeru... Ta Idazle Sabin Alonso
Gernikako Ipui-Sariketan. Irabazle
Zuek, irakurleok, bear bada, ez dakizue Kristobal Kolonek nun erosi eban Ameriketatik bigarren osteran ekarri eban urre guztia, ezta, aren baten, urrerik ekarri ba eban be. Ta ez dakizue Felipe bigarrenak, España'ko erregeak, beste erloju guztiak ordurik ez eutsiela emoten eta, nundik ekarri eban orretarako bere eun irurogeita batgarren erlojua. Neuk be ez nenkiazan orreik eta beste gauza batzuk, baña zuek eta nik ez jakin arren, elorriotar geienak bai ondo be badakiez gero!
Alonso Goikoetxearen erloju eta pitxi dendara jo ei eben bai Kristobal Kolonek urrea erosteko eta bai Felipe bigarrenak be bere erloju ori erosteko, elorriotarrak dioñenez.
Non ikasten eta dabez, ba, elorriotarrek, orrelakoak?
Ba Sabin Alonso, erlojeru jator eta umoretsuak noizbeinka egin eta zabaltzen ditun orri batzuetan.
Baña, azkenengo orritxoan, beste barri bat be jakin arazo bearizan dautsie Sabiñek. Eta gatzaz eta berakatzaz jakin arazo be: Aurten Ilario Azkaratek txapelduntzea itzi arren berak, Sabiñek, artu dauala.
"Baño noiztik ona dok, ba, pelotaria?
-Pelotaria Sabin? Tira, tira! Egundo artu ete yok pelotarik esku artean, gero! Ez uan irakurri izparringietan, ala? Euskalerri guztiko ipuin-txapelketan sari nagusia artu yoan Gernikan urriko azken astelenean, ta laster liburutxo baten argitaratzeko ustea yok..."
"Txominen nekaldiak" ei da lenengo sari-nausia irabazi dauan ipuiñaren izenburua.
Ori dala ta, beregana jo dut, baña ez erlujurik edo pitxirok erosteko Kristobal Kolon edo Felipe bigarrenaren antzera, itaun batzuk egiteko usteaz baino.
Eta orain gauzatxo bat autortu bear dautsut, irakurle: Sabin, onetantzen nator -esan neutsan- baña begira: Zeuk egin bear daustazuz, ez erantzunak bakarrik, baita itaunak (preguntak) eurak be, nai duzun lekutik jo dagizun, baña papelean erantzunak zeureak eta itaunak neureak bailitzazan agertzeko usteaz.
Sabin adar-jotzallea dala, baño gaur berari adarra jo bear dautsagu ziritxo au sartuaz edo azpikeritxo au egiñaz.
Ona emen ba bidali dauxkuna:
-Zure izena, jaioterria, urteak eta abar...?
-Alonso eta Ariño'tar Sabin, Elorriyon jayua orain dala 51 urte, ezkondua, erlojerua ta Bidaurrazaga Jaunaren jarraitzallea, barazki zalea.
-Barazkizalea?
-Bai, "bejetarianoa". Ez ardaurik, ez okelik, ez arrainik, ez arrautzarik, ez ogirik, ez esnerik ez prozosiñorik.
-Zer da ba zure jatekoa?
-Porru patatak, sarbak, azak, laranjak, matza, limoia...
-Ta onekaz utsian bizi zara?
-Bizi bakarrik? Baita barre eragin be jentiai! Barra eragin baño ondo ulertu; basarritarra lotsagarritu barik! Ori gauza petrala da eta.
-"Txominen nekaldiak" ez da barregarria izango ba, e?
-Ez, biotza samur-samur jartzen dabena baño. Asikeratik doa gure gogoa Txomin gizajoak, bere atsegin banakeaz asko poztutzen gareala. Ipuin barregarriak urrengo liburu baten argitaldatuko dodazBaña, barre, antze, gero! Ipuin aretatik bat bakarrik naikoa izango da (nire kalkulutik) goizaldetik gauerdirarteko barrea jarizteko...
Zenbait orrialde ditu ipuin saritu orrek?
-Argitaratu dodan liburutxoan. ogetaamar,
–Zeinbat denpora bear izan dozu berari asmau ta idazteko?
–Itxaron...! Zortzi gau... gau bakotzean ordu bat gutxi gora-bera.ba... amasei ordu izango dira. Au, be, jakiña! guti gora-bera...
–Zeinbat aurkeztu ziñeen txapelketara?
–Ez dakit ziur zeinbat, baña ba izan zirala ontxuenak, arranoa!
–Ipuin geiago idatzi duzuz orainarte?
–Bai. Erderaz, "ADMENDA", "LA COPA ENVENENADA", "LA NOBLEZA VASCA TRIUNFA". Ta euskeraz, antzerkirako ERRUGABEA" iru ekitalditan.
–Au, "ERRUGABEA" antzeztu da iñun?
–Bai. Durangon, Bermeon, Urretxun, Abadiñon... Elorrion, barriz bost bidar. Ta oindiño ez da amaitu guztiz egun aretako txalo-otsa...
–Irabazirik izango dezu ipuin ori argitaratzeaz?
–Ze irabazi ta ze porru! Amatxok bere altzoun irakatzi euskun izketa gozoa Euskalerri guztian zabaltzea baño sari obarik munduan ba-dagola-ta zagoz, ala?
Ta berba onekaz amaitu da nire alkarizketa Sabin'egaz. Baña ori izan da ao beteko arrazoia bota dabena, gero! Guztiok eritxi ori eukiko bagendu, laster-baña laster, gero!–euskerea agertuko litzake diztiratsu sorkaldetik. Bai orixe...!
Aor ba, "nere" itaunak eta bere erantzunak, berak bialdu daustazanez. Jakiten dauanean, jakin, olan saldu dodola... baña zenek geratu zarie irabasle. Eta are geiago, bere "Txominen Nekaldiak", saritutako ipuin liburua erosi ta irakurten ba dozue.
JUAN
12