ETAko preso ospetsuenak izango dira bake prozesua ondo joanez gero honen onurak jasoko dituzten azkenak, hemendik bi, hiru edota lau urtera. Baina harresia altxatzen jarraitzen dute batzuek: Iñaki de Juana Chaosi 96 urteko espetxe eskaera egin berri dio fiskalak Gara-n idatzitako bi iritzi artikulugatik. Eta konparazioa saihestezina da: zer da larriagoa, 30.000 euroko bermea edota jada libre beharko lukeen presoari 96 urteko espetxe eskaera egitea?