Bertso berriak...Puntukako gida-baimenari jarriak


2006ko uztailaren 02an

I

Bi mila eta seigarreneko
zazpigarrenaren bata,
bertsolaritzak errepideetan
esparru berria dauka:
entzun dudanez, bertso-eskoletan
ematen da orain plaka,
DGTaren agente denak
puntuka hasi dira ta.


II

Guzman Tsomantso agentea:

"Autoan ezin izan da inoiz
sakelakoa ikutu,
orain, ordea, eginez gero
baietz gehiago damutu:
ustekabean agente jaunak
egiten badizu «Kuku!»
ia 100 egun karnetik gabe,
dirua ta ...


III

Txema Forogorri kapitaina:

"Karnetik gabe irteten bada
seiscientosean aitona
eta ez baldin badu ikusten
garaiz kuarteleko horma:
Nola zigortu poster barrura
sartu nahi zuen gizona?
Kolpearekin aski du eta
horri, puntu eta koma".


IV

Joselu Halajarri sarjentoa:

"Etxetik irten baino lehenago
heltzen direnek Bilbora
sei puntukoan entzungo dute
trafiko-zaintzaileen moda.
Jendea ez baldin bada joaten
seinaleen erritmora,
laster auto bat hartzea baimen
puntuala izango da".


V

Marijo Aurrekoetxea komisaria:

"Lehengo aitona iratzarriko
balitz viagra bitarte
eta bidean abiatuko
balitz berriro jo ta ke,
uhalik gabe, pipa erretzen,
berriro horma jo arte
punturik eman gabe buruan,
agur, puntu ta aparte".


VI

Urtzi San Miguel agente berria:

"Zure kontrako autoa ez duzu
argiekin itsutuko,
eta aurreko hortara ez zara
gehiago gerturatuko.
Mozkor joatea lau puntu dira,
besteak 2 ta 3, justo,
eta guztiak eginez gero
gida-baimena ta punto.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude