argia.eus
INPRIMATU
Goiena
2006ko ekainaren 04a
Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatiba-sozietateak Internet, telebista, prentsa eta irratia uztartzen dituen euskarazko hedabide sarea osatzen du Debagoiena eskualdean. Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Gatzaga eta Oñati herrietako berriek dute protagonismoa, baina Euskal Herriko eta gure mugez gaindiko albisteek ere badute lekua.
Goiena enpresak bi aldizkari kaleratzen ditu: Goienkaria eta Asteleheneko Goienkaria. Aurrenekoa doan banatzen da ostiraletan. Herri aldizkariek bat egitearen fruitu izan zen eta 19.000 aleko tirada eta 56 orrialde dauzka. Orotariko albisteak biltzen ditu. Asteleheneko Goienkaria, bestalde, harpidedunek euren buzoietan jasotzen dute eta nahi duenak kioskoetan du salgai. 5.000 aleko tirada eta 36 orrialde dauzka eta batez ere kultura eta kirolaren inguruko albisteak biltzen ditu.