argia.eus
INPRIMATU
Aragoiar eta katalanen inbasioa
2006ko maiatzaren 28a
XIV. mendean iritsi ziren aragoiar eta katalanak balio estrategiko handiko itsas-portu honetara. Alghero hiria bortizki setiatu eta mendean hartu zuten inbaditzaileek, bertako populazioa Iberiar penintsulatik ekarritako kolonoekin ordezkatuz.
Dinastia-ondorengotza ilunak zirela medio, hiria Espainiako koropean geratu zen. Alguertarren fideltasun handia zela eta, Carlos V.ak hiria bisitatu zuen 1541ean, bertako biztanle guztiak (gizonezkoak noski) «zaldun» izendatuz.
Hizkuntza ez ezik, Mesa del Gall (oilar-meza) edo Pazkoko prozesioen moduko erlijio erritoak ere gaurdaino mantendu dira.