argia.eus
INPRIMATU
Zer da: ESI-Tecnalia
Daniel Udalaitz 2006ko maiatzaren 14a

ESI European Software Institute hitz ingelesen laburdura da eta Zamudion du egoitza. Pyme (Enpresa Txiki eta Ertainak) teknologikoentzat «munduko kalitate markarik» onentzat jotzen da. Euskal zentro teknologiko honek enpresa eta segurtasun kudeaketarako, eta software eta sistemen garapen prozesuentzat egiten du lan. Amerikako Estatu Batuetan bulego berria ireki du duela urtebete munduko software merkatu handienari ekiteko helburuarekin. Geroari begira zentro honen lan helburuetako bat da ESInet merkataritza sarearen eta ESIcenters nazioarteko software bikaintasunaren zentroen multzoa sendotzea. Iaz Zamudioko zentroak IT Mark plazaratu zuen. IT Mark ziurtagiriak TICen sektorean produkzio eta sistemen mantenurako lan egiten duten Pymesen prozesuetan kalitatea eta heldutasuna egiaztatzen du. CTIC Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu zuen. 66 langile eta 10 bekadun ditu eta 2004an 46 proiektu gauzatu eta bere salmentak 6,8 milioi eurotara iritsi ziren.