argia.eus
INPRIMATU
Sandra Barrenetxeak ere torturak salatu ditu (Bero-beroan)
2006ko maiatzaren 07a
Sandra Barrenetxeak ere Guardia Zibilaren eskuetan zegoela jasandako torturak azaldu dizkio bere abokatuari. Atxilotuta egon den denboran buruan kolpeak jaso dituela, ariketa fisikoa egitera behartua izan dela, biluztu egin dutela eta etengabe mehatxatzen zutela salatu du. Ibon Meñika eta ustezko ETAko bonoen auziaren baitan atxilotu eta espetxeratu duten Barrenetxeak uko egin zion deklaratzeari bai Guardia Zibilaren aurrean bai epailearen aurrean.