Teknologia Aeronautikoen Zentroa Euskal Teknologia Sarean dago eta osagai eta produktu aeronautikoen entsegu eta egiaztapenean espezializatuta dago. Irabazirik gabeko Fundazio bezala sortu zen 1997an, erakunde publiko zein pribatuk bultzatuta. TAZen helburua da ikerketa zientifiko guztiak sustatzea eta garatzea, eta teknologia aeronautikoentzako sektorean lan egiten duten industrientzat interesgarria gerta daitezkeen jarduera teknologikoak garatzea. Arabako eta Zamudioko Parke Teknologikoetan ditu egoitzak eta 2005-2008 aldiko plan estrategiko berriaren lehen urtea hainbat hitzarmen, europar proiektu eta egoitza berrirekin amaitu du. INTA eta Boeingekin hitzarmenak sinatu ditu eta A-380arentzako entsegu kanpaina bukatu du. 2006 urte honen amaierarako Miñanon Halt/hass entsegu-laborategi berria abian jarriko du eta ITP turbina berrien eredu esperimentalen entseguek Zamudion jarraituko dute. 2008 arte 6,2 milioi euro inbertituko dituela aurreikusten du. 32 langile eta 11 bekadun ditu eta 2004an 23 proiektu gauzatu eta 3,2 milioi euro fakturatu zituen.