argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Joseba Egibarri bake prozesuaren gora-behera desberdinak jorratuz egin zion elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkariak joan den igandean eta elkarrizketatzaileak galdetzen zion ea EAJn beldur diren PSEk eta Batasunak egin diezaioketen pintzaren aurrean. Ez dela horren beldur dio jeltzaleak, baina oharra luzatzen du segidan: «Eta EAJn baldin badira pintza efektu hori gerta daitekeela pentsatzen dutenak eta horregatik PSOErekin ahalik eta lasterren lotu behar dela aliantza estrategikoa, bada traizioan eroriko ginateke». Egunkari gipuzkoarrak, traizioaren eduki hau eraman zuen elkarrizketaren titulura.