Exekutiboak lana eta jana nola uztartu


2006ko apirilaren 09an

Exekutiboa aipatu dut izenburuan, baina gaur egun daramagun bizimoduarekin ezinegon hori ez da garai bateko exekutiboetara bakarrik mugatzen. Ordutegi gogorrak, bidaiak, inoiz bukatzen ez diren negozio-bazkari pisuak, edota uko egin ezin diezaiekegun afariak: asko dira elikadura-ohitura egokiak mantentzea oso zaila »ezinezkoa ia» egiten duten arrazoiak. Bizimodu estresatzaile hori albo batera utzi eta bizimodu osasuntsu eta ordenatuagoa eramateko aholku batzuk dituzu jarraian.

1. Ez irten inoiz etxetik gosaldu gabe. Eguna urdaila beteta daukazula hasteak lagundu egingo dizu. Bestetik, ordu horretan ez da hain zaila otordu orekatua egitea: jogurt bat »gaingabetua behar izanez gero», ogi xigortu edo biskoteak, fruta-piezaren bat eta kafe-katilukada bat.
2. Aprobetxa ezazu edozein une likidoa edateko. Otorduen artean likido ugari hartu beharra dago (1-2 litro egunean). Infusioek, landare-zukuek, berdura-saldek, urak, denak balio du.
3. Ahal dela eguneko kaloriak bost otordutan banatu (goiz-erdian eta arratsaldean etenaldi bat eginez): fruta-piezaren bat, jogurt bat, azenario bat, zukuren bat. Eramazu beti horrelakoren bat zurekin, etenaldi horietarako.
4. Saihestu graduazio alkoholiko altuko edariak (pattarrak, digestiboak). Ardo-kopatxoren bat bai, otorduetan; bestela freskagarriak, infusioak edo tomate-zukuak hobe.
5. Postreak debekatuta daude, bazkaritan. Hobe infusioren bat hartzea, bazkalondoaz behar bezala disfrutatzeko, eta lanean jarraitzeko.
6. Negozio-bazkariren bat baduzu, ez joan inoiz baraurik. Horrela ez duzu ogirik edo aperitiborik hartuko, zerbitzatu zain zauden bitartean.
7. Konpromisoko otorduren batean neurriz kanpo jan baduzu, gehiegikeria hori hurrengo otorduan edo biharamunean konpentsatu beharko duzu: berdura egosia, fruta-piezaren bat, jogurtak, eta abar janaz.
8. Etxetik kanpo aukeratu beti jaki arinak »entsaladak, berdurak, arraina». Baztertu saltsak eta pikanteak. Razio handiak badira, erdia besterik ez hartu.
9. Negozio-bazkari baten ordez, hobe kirol pixka bat egitea, edo masaje-saio bat, edo sauna. Harremanak berdin-berdin egingo dituzu eta kaloriak gehitu ordez erre egingo dituzu, eta hobeto sentituko zara zalantzarik gabe.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude