argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2006ko apirilaren 09a

Joseba Segurola Bilboko Pastoral Sozialeko ordezkaria da edo, garbiago ulertzeko, Blazquez gotzainaren esku eskuina. Bera izan da Bilboko Gotzaitegiak bakegintzaren inguruko foro eta sukalde lanetarako jarri duen gizona. 1998ko su-eten garaian ere aritu zen zeregin horietan, orduan Juan Maria Uriarte gotzainaren alboan. Vocentoko Euskal Herriko egunkari nagusietan eta El Pais-en ere bere elkarrizketak agertu ziren joan den igandean eta, oso modu antzerakoan, bietan adierazten zuen martxoaren 22ko ETAren iragarpena behin betirakoa dela.

Hego Euskal Herriko egunkariek joan den larunbateko Bilboko manifestazioan emandako tratamenduan baziren bi bitxikeria adierazgarri: bata Deia-rena zen, Bizkaiko egunkaria izanda igandean argazkirik ere ez zekarren azalean. Barruan bi orrialde. Diario de Navarra-k, bestalde, azalean aipatu ere ez eta barruan argazki bat eta 31 lerro.