argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Tekniker
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a

Tekniker teknologia aplikatuko ikerketa zentroa da eta legez irabazirik gabeko Fundazioa. Industriaren berrikuntza ahalmena handitzea du helburu, lehiakortasuna hobetzeko. Eibarren dago eta fabrikaziorako teknologietan espezializatua dago. Oraintsu Mikro Fabrikaziorako eta doitasun-ingeniaritzarako zentro bihurtu da.

Iaz 2005-2008rako lau urteko plan estrategikoa abiarazi zuen, eta, besteak beste, hainbat ildo teknologiko eta estrategiko zehaztu dira; hala nola, Laserra, Lebitazio magnetikoa, Mikro Metrologia, Ultra Doitasun Prozesua, Mikro Mekanizatua, Gainazalen Funtzionalizazioa, Gainazalen Kimika, Industri Ekoizpenean Inguru Adimendua eta Enpresa Sareak eta Lehiakortasuna.

Datozen urteetako teknologi garapenean zeresan handia izango dute "mahai berritzaileek", hau zentroak berak abian jarritako metodologia da, erakundeei buruzko diagnostiko bat egiteko ezagutza partekatzean oinarritzen dena.
152 langile ditu, 51 bekadunez gain; eta 2004an 13,6 milioi euroko salmentak izan eta 121 proiektu egin zituen.