CIMA akronimoa Nafarroako Unibertsitateko Centro de Investigación Médica Aplicada erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da. 2004ko irailean inauguratu zuten, Iruñean dauka egoitza eta hiriburu horretako campus unibertsitarioan lau solairuko eraikin "inteligente" baten jabe da. CIMAK, kokalekuz, triangelu bat egiten du Clínica Universitaria-rekin eta Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzako Fakultatearekin. Jaiotzatiko bokazioa du medikuntzako, zientzietako eta farmaziako fakultateetako eta Centro de Investigación en Farmacología eta Clínica Universitaria erakundeetako ahalegin humanoak eta baliabideak batzea. Abangoardiako ikerketarako eraikin horretan, mundu osoko 16 herrialdetako 300 bat zientzialari ari dira lanean eta helburu hauxe dute: eritasun hilgarrienak sendabidean jartzea; besteak beste, minbizia, alzheimerra, parkinsona eta hepatitisa. CIMAk zortzi laborategi dauzka solairuko eta arlo hauek lantzen ditu: onkologia, neurozientziak, fisiopatologia kardiobaskularra eta terapia genikoa eta hepatologikoa.