argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Jose Luis Castejon Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari ohia eta PSNko kide esanguratsuaren heriotzak Nafarroako gizarteko sektore gehienak bildu zituen haren hiletetan. Datu esanguratsua da hori, eta erakusten du esparru politikoak, oro har, begirunez ikusi zuela Lizarrako alkate izandakoa. PSNko sektore zabalenaren ordezkari esanguratsuenekoa zen Nafarroan korapilotsuak diren gai askoren aurrean izandako jarrerak erakutsi zuen moduan. Halako ugarirekin, Nafarroako egoera oso bestelakoa litzatekeela esan liteke lasai asko, ez arazorik gabekoa, baina bai arazo horiek beste erabatera bideratzeko moldekoa.

Rafael Vera Espainiako PSOEko Gobernuaren Segurtasun Idazkaria izan zen GALen garaietan. 2005eko otsailean espetxeratu zuten urte zazpi urteko kartzela zigorra betetzeko eta dagoeneko bost egun espetxetik kanpo pasatzen ditu, kontrol telematikopean. Egunero kartzelan jarraitzeak bere osasunean izan zitzakeen ondorio larriak saihesteko hartu ditu neurriok espetxe zuzendaritzak.