Zer eskaini dezake irailean Eusko Jaurlaritzak eratu berri duen
Kontseilu politikoak? Hori da airean dagoen galdera, esku artean dituen
tresnekin gauza asko egin badezake ere, Jaurlaritzak ez baititu gatazka
konpontzeko hari nagusiak bere eskuetan: erabaki ahalmena, lurraldetasun
ikuspegia eta ETAren jarduna. Joseba Azkarraga EAko sailburuak legealdi
honetan herri kontsulta egin egingo dela azpimarratu du berriz ere. Eta
pentsatzekoa da, Ibarretxe lehendakariak esku artean duen tresnarik
garrantzitsuena horixe dela, bere izena daraman plana eta, zehazki,
honek bere baitan duen herri kontsulta, egungo marko politikoan berau
bideratzea korapiloz jositako soka bada ere.