«Etxalarren nengoela, eta bertako azterketa bukaturik, beste herri baten egoera aztertu behar nuela sartu zitzaidan buruan, konparazio egiteko. Eta, astebetez, herriz herri ibili nintzen Euskal Herrian, Etxalarren antzeko ezaugarriak zituen herri baten bila. Kontua da Aulestira jo nuela azkenean. Munitibarko Arbatzegiko tabernariak Aulestiko parrokoarengana zuzendu ninduen. On Emilio Kortabitarte, huraxe omen zen niri komeni zitzaidana. Joan eta, abadeak, ni hartu eta Zubero auzoko Goitiandia baserrira eraman ninduen. Bertako etxeko-jauna Idahon artzaina izana zen, eta artean Idahon bertan zituen seme bi ere. Ondo hartu ninduten, baina, nik uste On Emiliok ez ziela erabakitzen ere utzi. Eta bertan geratu nintzen urtebeterako. Gero, On Emiliorekin berriketan, heriotzaren inguruko errituen berri izan nuen, eta haiexek aztertu nituen Muerte en Murelagan».