argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2006ko urtarrilaren 15

Emilio Lopez Adan idazle eta analistak, ezker abertzalea eta negoziazio prozesuaz Hika aldizkarian egindako artikulu luzearen zati bat da honakoa: «Irteera duin eta negoziatua gauzatzen bada, hori izango da elkarrizketa eta su-etenaren eragin politikoa eta biktimekiko onarpenak dakarren eragin morala batuz, gehiengo politiko eta aurreratua erdietsi daitekeelako bai Euskadin bai Espainian. Ondoren, mendekuaren bidea zitala izateaz gain desegokia ere badela, hortaz jabearazi beharko luke gehiengo honek Estatua. ETAren jarduera militarra behin-betiko irtenbide politikoak exijitzen dituen ezker abertzalearen berme gisa jartzen duen edozelako kalkulu faltsua da».