argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Tecnalia
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Tecnalia euskal korporazio teknologiko bat da, egoitza soziala Bizkaiko Teknologia Parkean du eta Derion kokatuta dago. Azken urteotan sortua da, eta berrikuntza teknologia erabiliz eta sustatuz inguru ekonomikoa eta soziala garatzen laguntzea du xede, horretarako ikerkuntza garatuz eta zabalduz. Tecnaliak aliantza estrategikoa gauzatu du zentro atxiki gisa, Azti, European Software Institute (ESI), Inasmet, Labein, Robotiker eta Neiker zentroen artean. Aliantza horri esker, Tecnalia korporazioak 1.000 profesional arras kualifikatutik gora dauzka. Tecnaliak, bestalde, jarrera proaktiboa dauka, bere erlazio-sarea kide korporatibo berriak gehituz eta aliantzak ezarriz konfiguratzeko. Tecnalia fundazioa enpresen bazkide estrategikoa izaten saiatzen da, berrikuntza teknologikoaren arloan: aterabide berritzaileak ematen dizkie, eskaintza integral eta sektorializatu baten bitartez, eta lidergoan aurrera egiten ahalegintzen da teknologian etengabeko espezializazioa markatuz. Tecnaliak 1.145 langile baino gehiago dauzka plantillan, horietatik 100 baino gehiago formazio teknologikoan, 125 enpresa eta entitate zentroetako aginte-organoetan, 24 egoitza (120.000 metro koadro), 3.500 enpresa bezerotik gora urteko eta 75,55 milioi euroko fakturazioa.