argia.eus
INPRIMATU
Euskaltegietakoak polizia nazionalez inguratuak (Bero-beroan)
2005eko abenduaren 25

Nafarroako gobernuak euskaltegiekiko duen diru laguntza publikoen politika salatzeko manifestazioa hastear ziren Iruñeko udal plazan hilaren 17an. Arrazoi eta, batez ere, eskubide osoz egindako salaketa. Eta Iruñean gisa honetako irudiak oraindik oso ohikoak badira ere, ez da erraz ohitzen halako bilkurak -eta beste asko- beren tresna guztiekin erasorako prest diren polizia nazionalez inguratuak ikustera.