argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a
LAB eta ELAren arteko harremanak nola dauden galdetu dio Berriako kazetariak LABeko idazkariorde Ainhoa Etxaideri: "Une honetan, zoritxarrez, langileek ikusten duten bezala. Gauza asko elkarrekin egin ditzaketen bi sindikatu daude; aldarrikapen ia bertsuak ditugu eta helburuak ere oso antzekoak dira, baina ez dago adostasunik helburu horietara iristeko moduari buruz. Elkarrekin egin ditzakegun borrokak batera egitea indar metaketaren bidean eraginkorrak izateko modu hoberena da. Baina lan bateratu hori egiteko ez dago adostasunik eta, gainera, adostasun horiek bilatzeko baldintzak ere ez dira hoberenak".

PSE-EEko diputatu den Eduardo Madinak baikortasunez ikusten du akordio politiko orokorra. El Paiseko kazetariak Zapaterok ordain dezakeen prezio politikoaz galdegiten dio: "ETA ez da eragile politikoa, erakunde terrorista da . Beste kontua da alderdi politiko guztiek adostuko duten akordio politikoa, hori ona izango da eta ez diot inolako beldurrik. Akordio hori gero kontsulta bidez berretsiko du euskal gizarteak".