argia.eus
INPRIMATU
"Protest Song"
1967ko urtarrilaren 08a
Julian Lekuona kantariari elkarrizketa
Julian Lekuona Abeslaria
"Protest Song"
Mutikotan gertaera batzuek betiko oroitzan finkaturik gelditu ohi dira. sekula ez dira itzaltzen gure baitan. Hala non daukat gordeta nik Julian ikusi nuen lehengo aldia. Trenean izan zen. Amara'ko estazio existenzialistan, eta biok artean fraka motzekin.
Harrezkero eguneroko hartu-eman hertsia izan genduen heziketaren urte luzeetan. Zenbat sustu, amets, hestualdi elkarrekin pasata... Berriro bizitzak bereizi gaitu . ta gaur egun noiz-behinka bakarrik biltren gera.
Halaxe gertatu da gaur ZERUKO ARGIA'k asmo goragarriaz antolatutako aldizkariaren lagunen arteko bazkari atsegin hau dela bide. Bertan izan dut era berarekin solasaldi urratu bat izateko. Hasteko arrai-zopa..
Julian, jakin diat disku berri bat argitaratu dukela, egia ote da?
–Bai, egia duk. Onezkero dendetan hortxe egongo duk salgai.
–Konforme grabazioarekin?
–Ezperientzi bat bezela egin diagu ta pentsatzen diat hobeto egin litekela.
Bigarrena hobeto egiteko itxaropena bazeukagu.
Mahiko erdian tokatu zait jartzea. Eskubian jende urteduna ta euskal alorrean gogoz salatutakoak ikusten dut: Don Manuel Lekuona, Karlos Santamaria, Aita Onaindia eta boste... Ezkerreant gazte jendea: Mari Karmen Garmendia, Saizarbitoria (extranjeri aldean apur bat fiakatu dela esango nuke), Ibon Sarasola, Begoña Arregi. . ezin denak aipatu.
–Hik «Ez dok 13» taldearen manifiestua idatziko bahu zer esango hioke munduari?
~Ez dok 13.. taldearen gogoa, hitz bitan esateko, lehengo euskal-musika oiñarri hartuaz, euskal-musika berria egitea duk. Denak esperientzi berri batean sartu gaituk eta esperientzi berri hortan bide bat billatu nahiean gabiltzak; batzuek alde batetik, besteak bestetik, batzuek oso era berdiñean, besteak lehengoan tinkatuaz. Nola nahi dela ere gure taldeak duen gauzarik inportanteena, gure herriari zenbait mensaje ematea duk, eta hortan dagoala uste diat «Ez dok 13» taldearen bereizkuntzarik jatorrena. Bestaldetik gure nahia, «Ez dok 13'ren» espiritua, euskal mobimentu berri bat sortzea duk; espektakulu bat bakarrik ez dedilla izan, bizitzeko era bat ere bai.
Don Nemesio zutitu egin da eta kantu atsegin batzuek eskeintzen dizkigu Abeletxe ta Bordari lagun dituela. Julian kanpora joan da eta laister agertzen da gitarra basapean duela. Metralleta bat dakarrela ematen du gizonaren askatasuna defenditzeko prest, ta honela kantatzen du:
Ez, ez dut nahi
Ez, ez, ez
Ez holako zibilizaziorik.
Libre nahi dut bihotzez
Libre loturetik
basurdearen gisa
hortzak hestuturik
(Txalo ugari)
–Tacitus antziñako idazleak sortu berriak ziren kristauengatik «reversores ordinis» zirela esaten zuen, hots, «subersibuak». Hi apaiza haiz. Zer diok?
–Nere iritzian «subersibu» hitzak, gaur den egunean ematen zaiokan sentiduaren aldean, beste esan-nahi bat badik. Subersibua duk, guretzat, azpi-lanean ari den guztia, batez ere politika lanean; baño, nik uste diat, mundu hobeago baten alde lanean ari den guztia dela subersibua. Hori, horrela begiraturik, apaiz bezela esan behar diat, mundu hobeago baten alde diardun guztia gizon bezela aurrera bultza beharrekoa dela. Ta, gehiago oraindik, gizon bezela bakarrik ez, kristau bezela ere bai, benetako pakea burru. karik gabe sekulan lortzen ez delako. Kristauak ere burruka egin beLar dik, beste guziak bezela ta bosteak baño gehiago, Kristo'k barruka egin zuen bezela.
Julian Lekuona Oiartzunten munduratu zitzaigun 1938' garren urtean. Bere iaiotasun eta etorrera ez dira ustekaberan frutu bakanak, Lekuonatarren jatorria oso joria ta aberatsa balt-da musikan, poesian, bersolaritzan eta euskalkulturaren beste alderdi askotan ere. Bazkari hontantxe lau Lekuona ikusten ditut.
Esaidak, Julian, zergatik ez duk erderaz kantatzen?
–Nik egia esango diat. Sekulan ez diat erderaz ondo ikasi ta neretzat oso artifiziala duk euskera ez den boste edozer hizkuntza. Bestaldetik nere kantuak nere barrutik irtetzen dituk, eta kantu bakoltzean nerea den zerbalt jartzen diat, nere sentimentua, nere idelak eta orduan nik erderaz ezin egin kantu hoiek, benetan euskeraz sentitzen dutelako. Gañera uste diat, naiz eta arrazoi hau balio haundikoa ez izan, erderaz kantuak egiteko jendea badagoala; euskeraz baño gehiago.
Eta berriketan jarraltzen dugu . Legatza fretitua, ollaskoa Juan San Martin, Imanol Lasplur... Eztabaidak.. Kafe konpleto. Xabier Lete ez da etorri.
JUAN ANTONIO LETAMENDIA'K
Julian Lekuona kantari. Bere kanta bakoltza, gaurko mun duaren gezur-itxurak jorratreko zartaillua da.
Julian Lekuona, apaiz januak bere lenengo diskoa atera du. Aurrez Euskalerrian zabaldu du bere izena. «Eztok amairu»ko tal dearekin, askoren aurrean kantatuak ditu bere abostiak. Orain etxean entzun ditzakezu disko onen bidez
12

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLEKUONA1
PertsonaiazLEKUONA1
EgileezLETAMENDIA1Kultura