argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2005eko abenduaren 11

Fernando Illana galeristak adierazpenok egin zizkion Garari: «Kultura ez da bestelako gisa nabarmentzen gaituena, hobe bizitzea eragiten diguna baizik».

Algis Arlauskas aktore eta zuzendariak Nontzeberriri esanak: «Beste lurralde batzuetan existitzen den arte eszenikoen mailarekin konparatuz, Euskal Herrian kalitatearen falta nabari da. Orokorrean kaleko jendearen artean antzerki kultura lur jota dago. Horretaz talentua duten gazteak galduta dabiltza: benetako helburu eta baliabide barik».

Harkaitz Cano Berrian: «Ipuina eta poesia dira, segur aski, benetako literatur zaleek irakurtzen dutena, eta benetako literaturzaleak gutxi dira. Irakurlea eta genero humanoa berez kontserbadorea da: zu abioi batean eroso zaudenean inguruko bizilagunak eta medioa ezagutzen dituzu, eta ez duzu jaitsi nahi. Ipuin liburu batek behartzen zaitu transbordo asko egitera: gustura zaude, medioa ezagutzen duzu, istorioa ezagutzen duzu, baina bat-batean kalera joan behar duzu, beste garraiobide batera».

Mikel Gorosabel honela mintzatu zen ...eta kitto! aldizkarian: «Azken urteotan kontzertuetara joaten den jende kopuruan jaitsiera nabarmena eman dela uste dut, baina joera horri berriz ere buelta ematen ari garelakoan nago ».