Egunkaria auzian auziperatutakoen apelazio helegitea urtarrilaren 26an eta 27an egingo da, hilaren 18an Auzitegi Nazionalean egin behar zen auzi-saioa arrazoi teknikoengatik -Hondarribiko lainoa- atzeratu ondoren. Bestalde, eta espero bezala, Eusko Legebiltzarrak auzia artxibatzea eskatu du, eta hori bezain garrantzitsua da agian, eskaera PSEren abstentzioarekin onartu izana.