EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imazek aditzera eman duenez, alderdiek osatu beharreko mahaia bide onean ikusten du, eragile politikoen artean sortzen ari den konfiantza da horretarako erabiltzen duen oinarrietako bat. Iragan asteburuan Bai Berria-n bai El Correo-n argitaratutako elkarrizketetan 2006a giltzarri jotzen du horretarako, eta datozen hilabeteetan zantzu batzuk ikusten hasi beharko liratekeela aditzera ematen du, 2007ko udaberrian hauteskundeak izango direlako eta ordurako dena ondo bideratua egon beharko lukeelako. Berria-n esandakoen arabera, erabaki eskubidearen aitorpena jaso beharko luke alderdien arteko akordioak.