Azken asteetan ETAk su-etena emango duela dabil bolo-bolo. Iragan asteburuan ematekotan ei zen, edo joan den asteartean akaso. Irekita dagoen prozesuak jarraipenik izateko ezinbestekotzat jotzen da su-eten hori, baina prozesua horren luzea izango bada, pentsa liteke ez dela oraindik euskal gizarteak gogoz -eta ezker abertzaleak irrikaz- espero duen su-eten hori gauzatzeko garairik egokiena. Hala ere, emango balitz hobe, jakina.