Gerokoak gaurko


2005eko azaroaren 20an
Gurean den gatazka gainditze bidean ipiniko duen prozesu politikoaren atarian omen gara. Horixe diote behintzat, nabardurak nabardura, esparru sozio-politikoko hainbat eragile inportantek. Sinetsi beharko! Posizioa hartzen daude, badaezpada, atarikoak zabaldu beharko lukeen prozesuan kokapen egokia izateko. Nik gaurko zelai politikoan diren esanen eta eginen saltsan argi-ilunak ikusten ditut, alde diferenteetan ikusi ere. Eta prozesuaren gerora begira ditudan zalantzak gaurko nahi nuke arakatzen hasi, geroko utzi gabe.

Hasteko, gatazkan parte diren guztiekin, eta denak dira, mahai politikoa osatu beharra askok defendatzen du gaur, inoiz baino gehiagok. Pozgarria. Betiko salbuespena izan ezik, badirudi beste eragile politiko guztiek bat egiten dutela horretan. Horrelakoetan beti izaten dira presatiak, mahaia segituan osatzea nahi dutenak, di-da batean, erretratua eta guzti. Eskerrak zentzuzko arotzak izan badirela, mahaiari behar bezalako hankak bermatu nahi dizkiotenak, pisuzko eduki guztiak agoantatzeko moduko mahaia izan dadin. Abiadura handia ezertan ere ez da ona. Denborak luzatu eta zaildu duen gatazka ezin da motzean konpondu, bestela ez zuen hain luze iraungo! Horregatik dira atarikoak derrigorrezko, askotan ezkutukoak izanda mugimendurik igartzen ez bada ere.

Horraino ados. Baina mahaia abian, tentuz bada ere, litekeena da azkenean adostasunik ez izatea gatazka konpontzeko funtsezko diren korapiloetan, erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna gurean. Orduan? Mahaian abiatzeak, atariko guztiekin bada ere, ez dakar halabeharrez gerora behar besteko adostasuna lortzea gatazka behingoz konponbidean ipintzeko, mahaikide guztiok horretan saiatuko balira ere. Kataluniako estatutuaren gainean Estatuan den eztabaidak nahiko argi eman dezake hemengo prozesuan sozialistek izan dezaketen jarreraz. Izan ere, argi dago oinarrian erabaki-esparru diferente bien arteko talka dagoela, biok bateraezinak direlako, indarrean den legeaz; beraz lege hori ezin konponbide izan. Hortaz, gogoan daukat gatazken konponbidean aditu batek esana: "konponbidea egoera berri bat lortzea da, non gaurko egoerarekin konparatuta batzuek irabazi egingo duten eta beste batzuek galduko".

Konponbideak konpondu behar duenaz gutxieneko adostasunik ez bada mahaian lortzen, gizarteari zelan eta zertaz galdetzearen inguruan ere ez badago gutxieneko adostasunik, zer egin? Lehengo jokaerara bueltatu behar ote? Bestelako jokaerak bultzatu? Nire pentsaeraz borroka armatuarenak egin du, ez da gehiago gerora begirako tresna egokia, arrazoiak arrazoi, gaur atarian den prozesuak azkenean konponbidea ekarri ez eta bere horretan ustelduko balitz ere. Politika bide eta molde berriak beharko ditugu orduan, gatazkan parte diren guztiekin prozesua adosterik ez bada, erabaki esparru propioa lehenesten dugunon artean lurraldez lurralde gure jarrerak gizarteratu eta sendotzeko, hitzen eta erabakien bidetik. Jakina, burujabetzaren aldekoen elkarlana ez da geroko utzi behar den lana, gaur gaurkoz indartu behar dena baizik; honetan bat nator hemengo sindikatu nagusiak egin berri duen gogoetarekin, baina ez nator bat, ostera, elkarlan hori gaur atarian den prozesuarekin uztartu ezina dela dioenean.

Izan ere, bada gauza bat gaurko eztabaida politikoan nire ustean oso inportantea dena: eragile politiko desberdinak, seguruenik abiadak behartuta batzuen kasuan, argitzen daude euren jarrera politikoa Euskal Herriaren izan eta izaerarekiko, hau da, gatazkarekiko, balizko prozesu batera begira. Eragile politiko guztien erretratua inoizko argiena da gizartearen aurrean, zer dioten eta zer dagiten konpontze bidean, eta hori ona da, eta pedagogikoa, ez bakarrik parte guztien prozesua aurrera egingo balitz bultzada zabala eman diezaiokeelako, baizik eta prozesu hori bere horretan ustelduko balitz ere burujabetzaren aldekook gure bidetik beharko ditugun jokaera berrietarako oinarri sendoagoa ekarri dezakeelako. Guztion panorama politikoa argituz joateak zaildu egiten die alderdien buruei hautesle izan ditzaketen hiritarrak motzean lotzea. Hortaz, burujabetzaren aukera inoiz baino zabalago hedatu liteke hemendik aurrera, lurraldez lurralde, beti ere bestelako gizarte eredu baterako bidaide.

Gainera, gaur gaurkoz bada burujabetzaren aldekoen elkarlana abian, Nazio Eztabaidagunea, abertzaleon transbertsalitatea jorratuz, sindikatu nagusiak horretan bere neurriko zama ipini ez badu ere. Badu apustuak non gauzatu! Gune horretan orain gutxi burututako Nazio Eztabaidak agerian utzi zituen burujabetza politikoa herri-eredu bati lotzerakoan oso ikuspegi desberdinak direla, sozio-ekonomikoan eta sozio-territorialean ere, globalizazioa ulertzeko moduan. Eztabaida honetan sakontzea ezin da geroko utzi, gaur gaurkoz eutsi behar zaio, jarrerak jarrera, eta esango nuke honetan ere goiko prozesu politikoan bezalaxe edukiak argituz joan ahala transbertsalitatea nagusituz joango dela, elkarlan berrien oinarri, ohiko sigletatik haratago.

«
Borroka armatuarenak egin du, ez
da gehiago gerora begirako tresna
egokia, arrazoiak arrazoi, gaur
atarian den prozesuak azkenean
konponbidea ekarri ez eta bere
horretan ustelduko balitz ere »


ASTEKARIA
2005eko azaroaren 20a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude