argia.eus
INPRIMATU
18/98: heldu da eguna (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Hilaren 21ean hasiko da 18/98 makro-auzia, euskal gatazkari lotutako auzien artean azken 50 urteetan izan den auzi erraldoiena. Auzia harilkatu nahi duen hari juridikoa -dena da ETA- PPren garaian jorratzen hasi bazen ere, PSOEren garaian ebatzi beharko da epaia. PSOEko buruzagi askoren esanak entzunda, Moncloatik ez bide da bultzatuko estrategia eta presio gogorrik auziarekiko, baina ahaztu ezina da elkarrizketa eta negoziazio testuinguru batean gauzatuko dela hilabeteak iraungo duen epaiketa, eta testuinguru horretan presio juridikoa mahaiaren gainean dagoen tresna bat gehiago da, Arnaldo Otegiren aurkako zigorrek argi erakusten duten bezala. Astelehenean hasiko da akusazioen irakurketa, froga aurkezte eta lekukoen testigantza amaitu ezinen dantza. Auzi luzea izango da hau, auzipetuek euskal esparru politiko zabalaren babesa dute beren alde, garai berriaren zantzuak ere bai eta, juridikoki, Haika-Segiko auziak argi utzi zuen epai esanguratsua: dena ez da ETA.