Mundua mundu den artean


2005eko urriaren 30an

Nafarroan hauteskunde usaina dabil jadanik bazterretan. Urte eta erdi falta da 2007ko hitzordurako, baina lasterketa hasitzat jo daiteke. Diario de Navarra egunkariak jo zuen pistolakada, boto asmoaren gaineko inkesta argitaratuz. Guztiz adierazgarria bera, erraten duenarengatik eta erraten ez duenarengatik. Datu guztiak aletzen abiatu gabe, itsuenak ere ondorio nagusi bat atera dezake: egun Foru Gobernuan nahiz Iruñeko Udalean duten gehiengoa galtzeko bidean egon litezke UPN eta CDN. Horretarako, hiru baldintza "baizik" ez dira behar: PSNk inkesta horretan iragartzen zaion gorakadari eustea, Nafarroa Bai berriz ere hauteskunde-indarra izatea eta ezker abertzale legez kanporatuak aurkezteko aukera izatea. Hiruretarik bigarrena baizik ez da oraingoz gauzatu.

Bistan dena, gehiengoa galtzeak ez luke berez ekarriko Diputazioaren Jauregiko oraingo maizterrak maletak prestatzen hasi beharra. Inkesta honetako datuak egiaztatuz gero ere, PSNk izanen luke giltza. Orain, Iruñeko gezur-etxapeetan bolo-bolo dabil kontua: Diario de Navarrak -Nafarroako politikaren benetako factotuma- sekulakoak eta bat eginen ditu hemendik eta 2007ra bitartean nabarristen eta sozialisten arteko adiskidetzea bultzatzeko. Xedea, abertzaleek muturra ez sartzea gure erakunde nagusietan. Hain juxtu ere, estrategia horretan urratsa -urrats bat gehiago- dateke delako inkestaren argitalpena.

Hala bada, Miguel Sanzek ez du mezua ulertu, edo ez du ulertu nahi izan. Erkidegoaren egoeraren gaineko eztabaidan inoiz baino peperoago jokatu du, bere artileriarik larriena sozialisten kontra desarratuz. Oposizioak Eguesibarrez, De Leonez eta abarrez mintzatu nahi zuen. Baita Hizkuntzan, Osasunean eta Gizarte Zerbitzuetan dagoen bordelaz edo nahaste-borrasteaz ere. Sanzek, berriz, Kataluniako Estatut-ak Espainiari -eta bidenabar Nafarroari- nonbait ekarriko dion hondamendiaz. Diario de Navarraren inkestak lekua egin zion ezker abertzale legez kanporatuak izan litzakeen emaitzei. Nafarroa Bai-ri dagokionez nahiago izan zuen alderdi bakoitzaren datuak argitara ematea, denek batera aterako lituzketenak baino. Sanzek, ordea, badaki lerro artean irakurtzen. Aralarrek, EA-EAJk eta Batzarrek baturik Foru Komunitateko hauteskunde mapari ekartzen ahal dioten inarrosaldiak Corellakoari loa laburtzen diola agerian utzi zuen delako eztabaidan. Euskararekin ausartu zen, gainera, horretarako: "Nafarroa Bai" gabe, "Nafarroa Ez" litzateke, haren irudiko, abertzale gehienen koalizioa.

Ez da harritzekoa UPNren barnean, batzuk Sanzen ordez, Barcina jarri nahirik ari badira gobernurako hurrengo hautagai.

Allik, ohi duenez, zakurrago jokatu du. Hogeita lau ordu gabe lehen adierazpenak eginak zituen hurrengo hauteskundeetan CDNkoak UPNkoekin zerrenda berean joateko premiaz. Duela zenbait urte pentsaezina izanen zena egingarria da gaur egun. Amodiorik gabeko ezkontzetan gertatzen omen dena gertatu da bikote honekin: bideak, malkartu gabe, zelaitu ditu bizikidetzak. Galdetu politikaren mundua segitzen duten kazetariei: aspaldi du UPNkoak baino UPNzaleago agertzen direla CDNko kontseilari eta zinegotziak. Alliren alderdia gobernura ailegatzean, nonbait idatzi zen polizia gaiztoaren ondoan polizia onarena nork egina bagenuela. Aginteak berdindu ditu, eta ez onerako. Boterearen miseriak. Nabarrismo zibilizatuarenak egin duela erran dezakegu jada. Ez bide da posible halakorik mundua mundu den artean.


ASTEKARIA
2005eko urriaren 30a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude