argia.eus
INPRIMATU
Azaroak 2: korapilo katalana nola askatzen den azalduko du Zapaterok (Bero-beroan)
2005eko urriaren 30
Kataluniako Estatutu proposamena jorratzea ala ez erabakiko du datorren azaroaren 2an Espainiako Kongresuak. Osoko bilkurak jorratzea erabakiko du, hor ez dago zalantzarik. Irrika handia dago, ordea, Zapaterok egingo duen hitzaldiaren aurrean, orduan argituko baititu, neurri batean behintzat, Kataluniako Estatutuari egingo zaizkion zuzenketen lerro nagusiak. Bide batez, beste bi puntu ere argiztatuko ditu apur bat gehiago: PSOEren baitako eztabaidan bere tesiek hartu duten indarra eta proposatzen duen erreforma instituzionalaren mugak zeintzuk diren.