argia.eus
INPRIMATU
Arzalluz zorrotz Imaz-en burujabetza partekatuaz (Bero-beroan)
2005eko urriaren 09a
Aberri Egunean burujabetza partekatuaren gaiarekin jarraitu zuen Josu Jon Imazek, EBBko lehendakariak. Izaronewsi eskainitako elkarrizketan hori ez dela EAJren ildoa azpimarratu du Xabier Arzalluzek, Imazena eta beste batzuena baizik, eta alderdiarena egin nahi badute, hala proposatu beharko dutela, alderdiaren baitan dagokion ibilbidea eginez. Forondan, Arzalluz aipatu zuen Imazek EGIko gazteen aurrean, baina buruzagi jeltzale ohiak argi erantzun dio, bera burujabetzaren aldekoa dela eta kito, eta Ibarretxe plana eta lehendakaria bera ere norabide horretan ikusten dituela. Urak ezin baretuz jarraitzen dute EAJn, alderdiko bi sektore nagusiak elkarbizitza maila batera heldu direla dirudi, alderdiaren historian ohikoa den bezala, baina noizean behin tentsioak ere bere ihesbideak behar ditu eta, besteak beste, ika-mika hauek kaleratzen dira. Arzalluzen esanetan, halaber, Katalunian lortutako estatutua ez da ona eta hasierako ardoari ur asko bota behar izan diote irensgarri egiteko.