Mikel Mendizabal Lenengo Saria Eta Bigarrena Mikel Elortza
1967ko urtarrilaren 01
Lenengo Idaz-Lehiaketa Euskeraz
Mikel Mendizabal Lenengo Saria Eta Bigarrena Mikel Elortza
Mikel Elorza, bigarren sariaren irabazlea dugu orain gure aurrean. Mutiko onen arpegi zoriontsua ikusteak inguruko guziak ere zorintsu egiten dituzte. Bere poza exin izkutatu du, geitxo da bere barrenean gordetzeko. Geitxo dena egi izan diteken edo ametsetan ez ote dan ari pentsatzeto.
–Bejondeizula Mikel. Euskalerriko neska-mutiko guziak zuen esanak irakurri nai dituztenez galdera batzueri erantzuago al diozu?
–Bai orixe.
–Ekiteko, zenbat urte dituzun esaiguzu.
–Amabi urte ditut.
–Amabi urte bakarrik eta sariak irabazten ekiña zeraz, euskera bapo da zuekin. Nungoa zaitugu?
–Jaio Donostia'n, baiño bizi, Ernani'n bizi naiz
–Sariren bat irabazteko itxaropenik bai al zenduen?
–Ezta pentsa ere. Coca-Cola'koak eskutitza biali zidatenean esanaz nere lana amar sarituen artean zegoela, orduan ekin zioten lo galtzeak. Igande goiza iritxi ta Kursaal'era juateko irrikiz giñan guziok, etxeko denak ni bezin urduri.
Amar garren saritik ekin ziranez, ainbeste izen entzun ta bigarrena iritxi bitartean ze pentsa zenduan?
–Ni bigarren sariaren irabazlea izan nintekeanik ezin sinistu nuan, ta asko bildurtu nintzan Coca-Cola etxekoak ainbeste izenan artean naaspillatu ta okerren baten gaitik neri bear ez zan eskutitz biali ote zidaten. Etsita nengoan
–Zorionez ez zan okerrik izan ordea. Zuk idatzitako lan ori euskal esaera ta kutsu ederrez ornitua dago, zu jabetu zara aberastasun guzi orretzaz.
–Ez –Ez dakit ba, Ikastolan izan bear. Liceo Santo. Tomas'en dankagun zuzendariak, oneri garrantzi aundia ematen dio, or dagoela euskeraren giarra esanaz, ta asko salatzen da, guri ori erakusteko. Ni asko konturatu gabe ikasia zango dut bada.
–Ba dakizu, mugaz beste aldeko Euskalirria ikusi izango dezula zazpi egun iraungo duan ibilaldi ederrean. Inoiz izana al zera?
–Ez, maiz entzuna dut oso polita ta benetan ikusgarria dela, bainan ez dut iñoiz izan ikusteko zoririk.
–Orain ba duzu ba, ta ondo irabazia gañera Jarrai bide ortatik. Euskalerriak zuen bear aundia bai du. Zorionak zuri, ta baita ere zure gurasoari.
Mikel Mendizabal mutiko jatorra izan dugu sariketaren irabazle. Deitua izan danean saria jasotzera exin sinitu zuan ainbesterañoko adurra izan zuenik, pozaren pozez itzegiten ezin asmatu zuan ta geroxeago egin bear izan genizkion gure galderak.
–Zuk eginitako idatz lana aukeratua izan dela sinisten al duzu?
–Bai, pixkanaka-pixkanaka sinesten ari naiz. NewYork'era joate ori gauz aundiegia zan orrelako ametsik egiteko, ta iñoiz ez nuen orrelako pentsamenturik egin, eta orain bat batean jakitean, zalla egiten da egia danik sinistea.
–Zenbat urte dituzu?
–Amaldu. Emen Donostia'n jaio nintzan Errege eyunez, orra ba zenbaterañoko erregalua ekarri didaten aurtengo urtean, ill erdi bat aurrez gañera.
–Euskal ikastolan ikasi izango zera noski?
Bai, txiki-txikitik euskal ikastolan sartu ninduten nere guraak ta gaur oraindik Lizeo Santo Tomás'en nabil.
–Zure idatz lanean Domingo Agirre ta Lizardi ere aitatzen dituzu, irakurle purrukatua zaitugu itxura danez.
–Ikastolan irakurtzen ditugun gauzak dira. Ain zuzen Garoa. oraintxe irakurtzen ari giñan eta Lizardi leendik irakurria ba dut ere bere zenbait olerki buruz ikasi genitun eta oraindik ere gogoan ditut.
–Orra ba ze ondoren ekarri dizkizun euskal gaietaz jabetua izateak. Ta gurasoak utziko al dizute ain gaztea izaki ta New-York'eko muturreraño joaten?
Noski baietz, Ni bezin pozik daude berak; ezin eman izango nien au baño Gabonetaio erregalo oberik.
–Ez da batere arritzekoa, sinisten dugu bai; guraso euskaldunentzat ez baida beren semeak euskal bidean zintzo ikustea bezelakorik. Zorintsuak berak. New-York'en ze egin edo-ze ikusteko asmoa duzu?
–Dena, dena nai nuke ikusi. Ain desberdiña dela entzun izan det beti, ez dakit ze izango dan ikusgarriena. Ara joaten naizenian gauz denak ikusi nai ditudala esango diet.
Ulertuko al zera ango jendearekin?
–Aiek neri bexin ongi nik berari ulertuko dieteda uste dut. Nola nai euskaldunak an ere izango dira ta elkar ulertuko gera.
–Bapo mutikol Zorionak eta laister arte, gaurtik aurrera maiz agertu bearko duzu, Euskal erriko mutiko guzien eredu bezela.
Amar sarituen artean zazpi Donostia'ko Liceo Santo Tomas'eko ikasleak ziran, ori dela ta bertako zuzendariari gure zarionak eman nai izan dizkiogu.
–Zorionak Iurramendi jauna. Posik noski?
–Bai, benetan pozik, Irakaskintzat ba ditu bere alderdi onak ere, ta auxe izan da bat.
Itzegitea alperrikakoa da ondato gauz baten ondorenean, nik ez dut ba ezer esatekorik mutikoa mintzo dira beren idatziaren bidez.
–Agur ta zorionak.
Donostiako Liceo Santo Tomasteko ikasle dan Mikel Mendizabal leenengo sariaren irabazlea.
Iberia eta Coca-Cola etxeko ordezkariak Mikel Elorza bigarren sariaren irabazleari bere saria emanaz.
1, 12