argia.eus
INPRIMATU
Zer da: CIE automotive
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 27a

CIE Automotive 2002ko fusio baten emaitza da. Urte horretan elkartu ziren Corporación Industrial Egaña (CIE), planta nagusia Zaldibarren (Bizkaia) duena, eta Acerías y Forjas de Azkoitia (AFORASA), altzairugintzako eta forja-laneko Patricio Echeverria enpresa integratu eta gero, 1993an Grupo Siderúrgico Vasco (GSB) bilakatu zena. Enpresa zaharrena AFORASA da. 1939. urtean jaio zen Fundación Acerías y Forjas de Azkoitia (AFORA). GSB, berriz, 1993. urtean sortu zen. 1997an, forja-laneko Belgium Forge eskuratu zuen. 1998an, GSB Galfor forja integratu zuen. Azkenik, CIErekin fusionatu aurretik, GSBk beste hiru enpresa bereganatu zituen: Stuka, C. Vilanova eta Mecauto, ondoz ondo hotzeko estrusioan, aluminioko galdaketan eta mekanizatuan zihardutenak. Corporación Industrial Egaña (CIE) enpresak 1962an sortutako EGAÑA sozietatea, estanpazioko eta enbutizioko jardunekoa, du jatorri. CIE 1997an eratu zen formalki, ondoz ondo estanpazioko eta galdaketako produkzioan ziharduten Udalbide eta Intecmetal integratu ondoren. 2000. urtean, Norma eta Unitools enpresen integrazioa iritsi zen, eta, aldi berean, Celaya eta Autometak planta berriak eraiki ziren Brasilgo Bahian. 2002an, CIE automotive eratzeaz gainera, Mexikoko CIE Celaya inauguratu zen.