argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Jose Maria Aznarrek gidatzen duen FAES fundazioak Espainiaren batasuna eta ohiko baloreen aldeko gurutzadan jarraitzen du. Oraintsu kaleratu duten Papeles FAES-eko argitalpen batean, Kataluniako nazionalismoaren ideologia totalitarioa dela ondorioztatzen da. Nagusiki bi arrazoik bihurtzen dute totalitario katalan nazionalismoa: katalan nazionalista izatea da benetako katalana izateko modu bakarra eta erregio horretan demokraziaren aldekoa izateko modu bakarra da.