argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2005eko irailaren 18a

Munduko herrialde txiroak gero eta txiroago direla diote urtez urte munduko ekonomiari buruzko txostenek. Txiro eta aberatsen arteko desberdintasunak gero eta handiagoak direla. Munduko Bankuak hazkunde ekonomikoa bultzatu du beti pobreziaren aurkako errezeta nagusi gisa, horretarako politika neoliberal gogorrak bultzatuz eta inposatuz. Donostian izan berri da Luis Serven, Munduko Bankuan ekonomiaren hazkundeaz arduratzen den aditua, eta bere esanetan, hazkundea giltzarri bada ere, honek ez du bermatzen txiroenak pobreziatik ateratzea. Horretarako aberastasunaren banaketa bultzatzen duten politikak ezinbestekoak direla azpimarratu zuen, eta lehen neurrietakoa diru sarrera txikiak dituzten errentak handitzeko politikak lehenestea.