argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa: 2007ko hauteskundeei begira
2005eko irailaren 11
Egia da oraindik 2007ko udal eta foru hauteskundeak urruti daudela, baina zenbait lekutan jadanik ikusten da motorrak berotzen ari direla. Nafarroakoa da esanguratsuenetakoa, UPN gobernutik kanporatzeko saio garrantzitsua aurreikusten delako, eta bai bloke handiena den estatalistan, zein abertzalean, hegemonia borrokak antzeman daitezkeelako (UPN-PSN eta Nafarroa Bai-Batasuna). Kurtsoa hasteko, UPNko idazkari nagusi Alberto Catalanek gogor eraso dio PSNri, honek estatu-ituna eskainiz erantzun dio, Nafarroa Baiko kideen zenbait artikuluk proiektua 2007ko hauteskundeei begira sendotzeko borondatea dagoela iradokitzen dute. Eta Batasunako edo inguruko zenbait kideren idazkien doinuak Nafarroa Bairen erronkari aurre egiteko prest daudela adierazten dute. Kurtso politiko berriaren hasieran haizeak utzitako usainen arrastoan harrapatutakoa da: 2006a batez ere, Nafarroa izango da euskal politikaren gunerik beroenetakoa.