George Bush-en Gobernuak 5.600 milioi dolar (4.500 milioi euro) gastatzen ditu hileko Irakeko gerran, jadanik Vietnamgo gerran AEBek hileko (5.100 milioi dolar) gastatu zutena baino gehiago. Ikerketa joan den astean kaleratu zen eta Insitute for Policy Studies eta Preign Policy in Focus erakunde liberalek egin dute Vietnamgo gerraren garaiko diruaren balioa egungora egokituz.