argia.eus
INPRIMATU
Tortura ikertzeko borondate eza ez da berria (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 16a
Iñaki Uriaren tortura salaketak ikertzeko aginte judizialak erakutsi duen borondate eskasa, Espainian gaur egun tortura ikertzeko dagoen ardura ezaren erakusle bat gehiago besterik ez da. Salaketa izan eta bi urtera, ustezko biktima deklaratzera deitu eta ez epaile ikertzailerik ez idazkari judizialik ez egotea erabat adierazgarria da. Beste biolentzia mota batzuekiko gertaeraren traslazioa egingo balitz, eskandalu soziala sortuko litzateke.