argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21

EHAK-k Joseba Alvarez Batasuneko buruzagia Eusko Legebiltzarrean aholkulari izendatu izanari oihartzun handia eman zaio prentsan. Izendapena logikoa dela azpimarratu dute ezker abertzaleko zenbait sinadurek, eta errealitatea kontuan hartuta ez da zalantzarik hala dela.

Maite Pagazaurtundua izango da aurrerantzean Terrorismoaren Biktimen (FVT) Fundazioaren lehendakaria. Ana Maria Vidal Abarca ordezkatuko du lehendakaritzan eta bere postua hartuko du honek ekainean erakundearen barne desadostasunak medio dimititu ondoren. Zatiketak eta ikusmolde desberdinak direla eta, Pagazaurtunduak aitortu du esku artean lan korapilatsua izango duela.