argia.eus
INPRIMATU
Angel Berroetaren hiltzaileen epaiketa hasiko da (Bero-beroan)
2005eko ekainaren 19a
Epaiketa Nafarroako Lurralde Auzitegian egingo da eta ez Auzitegi Nazionalean. Zuzenbidearen ikuspegitik normalena litzateke hori, bortizkeria politikoarekin zerikusirik duten beste kasuetan ere berdina gertatuko balitz. Epaiketaren doinua jarria dago, beraz, eta helburu nagusia ere bai: 2004ko irailaren 11n Madrilen izandako atentatuetatik politikoki guztiz bereiztea. Eta halako enborretik halako ezpalak izango dira.