argia.eus
INPRIMATU
Zer da: «Txitxarroak»
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 27a

Burtsako jergan, tarteka-marteka burtsan aurkitzen diren balio oso merkeei esaten zaie "txitxarroak", eta enpresen oinarri ekonomiko ahula izaten da oso merke agertzearen arrazoia. Kotizazioen goratze indartsuko aldietan, tendentzia nagusia segitzen dutenez gero, sarrera onak eta bat-batekoak lor ditzake «txitxarro»en jabe denak, baina, era berean, buruhauste ederrak ere izan ditzake haien kontura. Molde horretako balioak egunero negoziatzen dira burtsan, eta, prezioan ere egunero berritzen direnez gero, beti azaltzen dira erosleak. Adituek, ordea, "txitxarro»etatik ihes egiteko aholkatzen dute. Inbertitzaile ausartak eta arriskuaren maitaleak ez direnei era horretako balio merkeagoak eta likido gutxikoak alde batera uztea aholkatzen zaie. Adituen aburuz, likidezia handiko akzio ezagunenetan ezarri behar da dirua. Balio "txitxarro»ek »esaten dute» ezusteko bikainen iturri izan daitezke inbertitzaileentzat, eta gerta dakieke uste gabeko galeren aurrean egokitzea. Alabaina, nola burtsa "jokoa" den, zenbaitetan joko arriskutsua gainera, beti izaten dira "txitxarro»ekin jokatzeko prest daudenak.