Gobernagarritasuna lehentasun?


2005eko ekainaren 05an
Elkarbizitzarako borondatea herritarren artean sendo agertzen denean, agertu ezezik hala denean, gobernagarritasuna, herritar horien gobernagarritasuna, ez du auzitan jartzen aniztasunak edo, hobeto esanda, aniztasunerako zaletasunak. Zenbat eta anitzago izateak ez dauka zer izanik hainbat eta goberna ezinagoa izatearekin. Ari gara, agian, ikasten eta badirudi barneratuagoa dugula, geureganatuago, iritzi desberdin askorekiko herritar guztiz ezberdinek osatutako komunitatea garela. Azken hauteskundeek ez dute besterik erakusten.

Hauteskunde emaitza klabe zaharretan, boto ematea ia bezpera arte jakitunek eta gainerantzekoek erabili zituztenenetan, irakurtzea azterketa okerrei eta ondorio okerragoei bide ematea dela esango nuke. Areago oraindik ia hilabete eta erdi pasa ondoren ikusi ditugunak ikusi ditugunean.

Herritarrek jokoko soka eteteko arriskuan ikusi dutela esango nuke eta etete horri ezetz esatea erabaki dutela, aldebakartasuneko erabaki orori emandako ezetz borobila bezala irakurri behar direla. Orain lau urte Mayor Oreja eta Redondo bikoteak aldeko eta kontrakoak izutu zituzten eta jendeak, nazionalista izanda eta izan gabe, nazionalismoari botoa ematea erabaki zuela esango nuke, gure herriaren berezitasunak eta nortasuna mantentze aldera.

Lau urte geroago Ibarretxeren hordagoari esan dio ezetz, berak hauteskundeak aurreratuz bozka zaparrada eragin nahi izan duenean sentiberatasun ez abertzaleekin konponketarik egin gabe. Ez dago zalantzarik abertzaletasunak eutsi diola mailari, baina esparru horretan Ibarretxe eta bere alderdia eta koalizioa ahulduta atera direla. Ezker abertzaleak irabazi dituen adina eserleku, hiru, galdu ditu euskal nazionalismoko koalizio eskuindarrak.

Bitartean, zenbaitentzat ez-ustean, ezker abertzalea bilakatu da sasoi berri hauen protagonista. Orain lau urte, su-etena eten ondoren eta indarkeriaren berpizte berria izan ondoren, abertzale ezkertiarrak beraiek izan ziren beren ordezkaritza politikoa erdira, zazpira, jaitsi arazi zutenak. Oraingoan, biolentziaren bidetik aldentzen hasia ote zegoen edo usaina hartuta berriro gorantz eginarazi diote, hamar. Nork daki espreski biolentziarik gabe, ilegalizaziorik gabe eta mota guztietako eragozpen politikorik gabe zenbaterainoko ordezkari kopurura irits zitekeen. Ziur aski Euskal Herriko mapa politikoa guztiz ezberdina zatekeen eta, ezberdinaz aparte, egiazkoagoa ere bai.

Kontsolamendu kaxkarra erakusten dute, eta botere gose gehiegitxoa, EHAKen ustekabeko ordezkaritza ugari horren ardura PSOE-PP bikoteari aurpegiratzen diotenek. Badirudi herri honetako elkarbizitza normalizatu batean ezker abertzalerik ez litzatekeela egongo uste dutela. Edo bestela, pentsatu behar dugu ilegalizazioaren aurka egiten zituzten deiadarrak eta bazterkeria politikoaren aurrean jotzen zituzten lantuak krokodilo malkoak besterik ez zirela, baita Madrazo jaunaren antiojopean ere.

Ez da txantxa azkena esan dudan hau. Orain lau urte nazionalismo espainiarrari aurre egiteko ezker abertzaleko jende askori EAJ-EA aukera egitea beste aukerarik geratu ez bazitzaion, oraingo honetan beste jarrera bati ekin diote. Norbaitek pentsatu du herri honetan sufrimenduak ezker abertzalean eta PP-PSOE bikotean hartzen duela habia eta inoiz ez dela etxez aldatzen. Sufrimendu horren kudeaketari, kudeaketa desegokiari, euskal botereak bakarrik, botere autonomikoak, ateratzen diola etekina. Lantu-jotzaileak eta sufritzen dutenak daudela herri honetan eta horrek bukatu egin behar duela. Sufrimenduari inork ez diola etekin politikorik atera behar eta sufritzen dutenek elkarren arteko konponketa bat beharrezko dutela. Eta horri ekin dioten aztarnak daude.

Gobernagarritasuna arazo azalekoago bilakarazten du ekite prozesu horrek eta txarra litzateke botere kuotak urduritasunik eragitea, kuota hori arriskuan jarri gabe, galdu ala irabazi, arazoa konpondu nahi izatea. Bideak, abiada azkarrean ala motelean, ez du geldiunerik, botere gosea edo eromena salbu.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude