argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Mikel Aizpuruak ondokoak esan zizkion Berriari: «Epaileak lehenengo silabatik entzuten du bertsoa. Entzuleak, berriz, aurreko bertsoa bikaina izan bada, hurrengoaren lehen puntua galdu ohi du, aurrekoa baitabilkio buruan. Dena entzun beharrak galarazten dio epaileari, entzuleari ez bezala, bertso aldi bikainak gogoan hartzea. Bertso saioa osotasunean juzgatzeko pertsonarik txarrena epailea da».

Eduardo Gil Beraren adierazpenok jaso zituen El Correo Españolek: «Euskarazko liburuak, antzinako hizkuntza berezi batean idatzita daudela aireratzen da beti. Eta mezu zehatza zabaltzen duen zerbait aurreratzen badute, irakurlea balio handirik ez duen zerbait jasotzeko prestatzen ari direla uste dut (...) Euskarazko liburuak benetan diren baino interesgarriagoak balira bezala saltzen dira; euren interes falta ezkutatzen duten argumentuak azpimarratzen dira».

Itziar Lamuedrak Aizun: «Aktore mundutik bizitzerik badago: antzerkia, telebista, publizitatea... Aktoreentzat dagoen merkatutik, nik uste ahal dela. Baina gosez hiltzea ere posible da. Ez dago denontzako lanik, merkatuak oso txikiak dira».