argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Mariano Rajoi da Zapateroren Gobernuaren aurka PP egiten ari den presio gogorraren buru publikoa. Eta ezkutuan ba al dabil norbait? Zer egiten du Jose Maria Aznar gobernuburu ohiak? Galderen erantzunak PPk kontrolatzen duen FAESera garamatza, Analisi eta Azterketa Sozialetarako Fundazioa. Gaur egun egituratua dagoen bezala, Fundazioa. 2003an sortu zen eta hasieratik Aznarren erretiroa prestatzeko gune bezala hartu zen. Gaur egun, PPn, bere lehendakari den Raxoik edo FAESek berak agintzen duen jartzen da zalantzan. Edozein eratan izanda ere, ez da dago zalantzarik fundazio honek PPren norabidean duen eraginaz. Fundazioak 46 langile ditu eta sei milioi euroko aurrekontua. Bere lehendakaria Jose Maria Aznar da eta fundazioa kudeatzen diona 38 urteko Javier Fernandez-Lasquety. Datu hauek eta beste asko agertzen dira El Pais egunkariak hilaren 22an argitaratu zuen erreportaje luzean.